|
1980an gertatu zen. Aita-amak
talde-batek euren semeei animatu zien Sopelako hondartzan egiten zituzten
futbol torneoetan parte hartzera.
Beranduago hasierako arrakastak lortu eta gero guraso haiek taldeak
federatzea erabaki zuten.
Neskak txapelketa berri-berri hartan aritu ziren, baten
batek zentzugabekoa zela esaten bazuen ere.
Gaur egun, futbol femeninoak zer-nolako garrantzia hartu duen
ikusten dugu. Hori guztia aitzindari izan zirenek egindako lanari esker,
beste gauzen artean, sexu berdintasunaren alde borrokatu ziren.
1988 geroztik neska hauek kopa eta Ligako txapelketak
irabazten hasi ziren, euren garaikurrak gure bitrinak betetzen dituztela.
Gaur, Lexuri Angulo eta Nerea Onaindia hondartzan
jolastu zutenekotako bi Athletic femeninoan ikus ditzakegu. (Beranduxeago)Pixka
bat beranduago, Bizkerre taldera Leire Zabala, Aitziber Juaristi, Amaia
Olabarrieta, Iñigo Juaristi entrenatzailea eta abar ere heldu ziren.
Beste alde batetik mutilentzat errazagoa izan zen,
haietako askoren kalitatea oso ona zenez, federaturik jolastuko zirela
erabaki zen. Baina ospe handiagoko Getxoko taldeetan. Talde horien babesaren
menpe, alegia; (Gontzal Suances,adibidez), geroago, bere kabuz lehiatzeko
helburuz, gaur egun egiten duten legez.
|