|
BIZKERRE HITZAREN JATORRIARI BURUZ
Getxo eta Berango artean dagoen leku bat da,
izena antzinako baserri baten izenetik
hartzen du.
Baserri hau bizkar baten gainean kokatuta
zegoen eta.
Bertako zaharren arabera BIZKERRE
baserriaren sorrera XV mendekoa, behintzat,
omen da.
1482ko dokumentu batean BIZKARRA izenarekin
agertzen da.
Alberto Diez Saizen liburuan (Berango,
40.000 años de historia 145 orrian, 1990ean
Berangoko Udalak argitaratua) bostehun urte
baino gehiagoko antzinatasuna daukan herriko
zortzi baserrietako bat da, gaur txalet
bihurtuta.
Egungo txaletaren sarrera (Lipperheidena,
lehen Bizkerrena zeritzona). Bizkerre
kalearen puntan dago, Santa Anara doan
bidearen ondoan eta Berangorekin muga egiten
duena, hain zuzen ere.
Txalet hau Santa Anaren alde batean dago,
Itxe errekastoaren gainean (Itxe, Iza, Izaga,
Eguzkiza), Iturgitxi jatetxearen aurrez
aurre (antzinako Iza errota) eta izen bereko
iturriaren parean.
Ez dago zalantzarik, orain dela bost mende
gutxienez (edo gehiago) Itxe errekatxotik
igotzen den bizkarguneren gainean, gure
arbasoek baserri bat eraiki zuten, Fadura
atzean
Denborak aurrera joan ahala, inguru guztiak
(gaur eguneko kaleak ere) Bizkerre izena
hartu zuen.
Historia pixka bat eginez, beste baserri
xelebre bat "Salsidua" zen eta da (bi mende
baino gehiagoko antzinatasuna duena, gaur
oraindik zutik). Honek Salsidualde kaleari
izena ematen dio, Bizkerre kalearen
paraleloa.
"Salsiduondo" eta Salsiduaurre etxeak ere
bazeuden.
Hala "Bizkerre" nola "Salsidu", aitzinean
Getxo eta Martiartuko famili handiak batzen
zituen bide nagusian zeuden, Gobela ibaiaren
ondotik zihoan ardatzean; eta Zubilleta eta
Mimenagarekin (errota) ere lotzen zituenean.
Abelur jardueraren atzerapena kontuan
hartuta eta Getxon eta Algortako hirigintza
geldiezina direla kausa, Bizkerreren
nortasun herrikoa, dagoeneko, galdu egin da,
hiri bihurtzeko.
Getxoko Bizkerre futbol taldea.

|